XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erakusle ta idazle oso trebea.

1173-garren urtean il zan.

Ona emen idazlan aipatuenak: De Trinitate; De praeparatione animi ad contemplationem seu Beniamin minor; De gratia contemplationis seu Beniamin maior; Liber exceptionum t.a..

g) Pilosopi-joera ta mistika.

Ikasle on bezela, geienean Ugo-k irikitako bidetik dabil.

Pilosopiaren alde ez du Ugo-k aiña egin, mistika lanetan berriz Bitortarren artean izenik aipatuena iritzi du.

Ugok baiño batasun eta zeaztasun geiago eman die bere gogorapen eta erakutsiei.

Aitortzen du giza-jakintzaren laguntza goi-jakintzaren onerako.

Alare ez die ain arrera ona egiten bere aldiko pilosopilariei, ezta ere antziñakoei.

Gogorrak esaten dizkie: Oker abil, oker, pilosopilaria; zoro ta motela; gezur-asmatzaillea; egizale ez baiña berrizale, t.a. (9).

Bestetik berriz saiatzen da, Anselmo donea bezela, fedea adimenez argitzen, askotan ordea izkutukiak argi ematearren arrazoi edo bururakizunak geiegi beartzen ditu.

Rikardo batez ere mistikalari da.

Bere asmo guzia Jainkoa ezagutu ta Jainkoarekin elkartzea da.

Jainkoagana irixteko sei ezaguera-mailla igo bear dira.

Bostgarrena fede-ezaguera da ta seigarrena extasis-ezaguera.

Zeatz-meatz azaltzen du extasis-egoera ori (10).

3. Beste Bitortarrak

Ugo ta Rikardo-ren ondorengoak mistika-lanetan asmo ta zaletasun berdiñak agertuko dituzte, ez orde pilosopiari buruz.

Ontan iritzi zekenagoa dute.

Gualterio Bitortarra (+1180), Tikardo-ren urrengoa San Bitor-ko ordezkari bezela.

Gogor atera zan Teoloji-gaietan pilosopia erabiltzearen aurka.

Dialektika etsaiaren asmakizuna omen da.

Iritzi berdiñekoa da Breteuil-ko Godofredo (+1194), Bitor donea-ko ordezkari bigarrena.

Absalon Bitortarra ere (+1203) Aristotelen etsai agertu zan.